lunes, 31 de enero de 2011

Iruña

Iruña Nafarroako hiriburua da. 197.488 biztanle zituen 2010ean (%8,65 euskaldun). Euskal Herriko hirugarren hiririk handiena da. Herrixka baten gainean, Ponpeio erromatar generalak sortu zuen hiria, Kristo aurreko 74. urtean, Pompaelo izenarekin; geroago, Nafarroako Erresumaren hazia izanen zen Iruñeko erresumaren hiriburu bihurtu zen. Eusko abertzaleentzat, Iruñea da Euskal Herriko hiriburua. Nafarroaren erdialdean aurkitu dezakegu.


Argazki honetan Iruñerriko udaletxea ikusi dezakegu, zeinetik urtero (uztailaren 6an) Sanferminetako txupinazoa botatzen duten.
Udaletxea Iruñeko alde zaharrean kokatuta dago.
Bertatik entzierroaren ibilbidea pasatzen da.







Udaletxea bezala, alde zaharrean aurkitu dezakegu.
Gazteluko Plaza Iruñeko erdialdean dagoen garrantzitsuenetariko enparantza bat da. Hiriko handienetakoa izanda, eta kokapen estrategikoarengatik, Iruñeko ekitaldi gehienak (manifestazioak, jaiak...) Gazteluko Plazan egiten dira. Izena Luis I.aren garaian eraikitzen hasi zen gazteluarengatik datorkio.



Iruñeko zezen plaza zezenketak egiteko 1920an Bigarren Zabalgunean eraikitako zezen plaza da. Nafarroako zezen plazarik handiena eta munduan laugarren handiena da (egun, azken erreforma eta gero, 19.000 ikusleentzako tokia du). Urtero uztailaren 7tik 14ra ospatzen diren Sanferminetako entzierroei esker famatua da. Musika jaialdiak eta beste ikuskizunak ere egiten dituzte bertan.


Sarasate pasealekua. Hainbat nafar erregeren estatuak hor daude kokaturik. Iparreko aldean, Foruen estatua eraiki zen, Gamazo espainiar ministroak XIX. mendearen bukaeran nafar zerga sistema propioa desegin nahi zuelako sortu zen erreboltaren kariaren oroitgarri.






miércoles, 26 de enero de 2011

kaixo!

Egun on lagunak!! Saioa eta Nahiara gara, Txantrea eta Errotxapeako gazteak (Gora Txantrea eta Errotxapea!!!). Eunateko 2. batxilergoko ikasleak garenez gero informatika klasean blog hau egin dugu. Egunero, eta irakasleak agindutakoa jarraituz, sarrera berriak egingo ditugu zuek hauetaz disfrutatzeko.